2022ko arramaitzaren 2an, San Frantses kolegioko elebidünak joan dira Basabürüko xoko ttipi baten aurkitzea.
Goizean, Otsibarreko lepoarren üngürüa egin düe. Denbora tapatürik zen, bena halaere, kurtso ttipi bat ükan düe, heien lürraren eta biziaren zientzietako irakaslearekilan, konprenitzeko zentako holako harriak badiren han, eta nola Pireneoak sortü diren.
Jan ondoan, pelotakan irautsi düe Gamereko arrabotüan eta ürrentzeko Gamereko hur beroetan mainatü dira.
Egünaldi goxo bat igan düe, eta prest dira arrapartitzeko dagün urtean !